Gizartea -

SUTEAK

Bederatzi edukiontzi erre dituzte Santutxun eta Getxon

Iturribe eta Zabalbide kaleetan izan dira suteak, 04:00ak inguruan. Handik hiru ordulaurdenera piztu da beste sutea Getxon.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei edukiontzi erre dituzte, bart, Bilboko Santutxu auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, lehen ikerketen arabera, suteak nahita piztutakoak izan dira.

Iturribe eta Zabalbide kaleetan izan dira suteak, 04:00ak inguruan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hiru edukiontzi kiskalita, Getxon

Bestalde, hiru edukiontzi kiskalita geratu dira Getxon, 04:45 inguruan piztutako sute baten ondorioz. Bertako Udalak jakitera eman duenez, Andres Cortina kalean izan da sutea, eta lehen zantzuen arabera, hori ere nahita piztutakoa izan da.

Udalak gogora ekarri duenez, duela hilabete batzuk toki horretan bertan hainbat edukiontzi erre zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa