Gizartea -

Inbisa industrialdean

Zornotzako enpresa batean piztutako sutea, kontrolpean

Sutearen ondorioz, 5.000 litro olioko depositu batek eztanda egin du, eta horren parte bat Ibaizabal ibaira isuri da. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handiak izan dira.

Ke-zutaba handia ikus daiteke Zornotzako enpresan. Argazkia: EiTB
Ke-zutaba handia ikus daiteke Zornotzako enpresan. Argazkia: EiTB
Ke-zutaba handia ikus daiteke Zornotzako enpresan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek kontrolatuta daukate gaur arratsaldean Zornotzako enpresa batean piztu den sutea. Garek kalte handiak eragin dituzte instalazioetan, eta Ibaizabal ibaira olio isurtzea eragin dute.

Sua 17:00ak aldera piztu da Zornotzako Inbisa industrialdean kokatuta dagoen eta hondakinen kudeaketan jarduten duen Sercontrol enpresan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik piztu da sua, eta sugarrek ke-zutabe handia eragin dute.

Iurretatik, Basauritik, Deriotik eta Gernikatik joandako 23 suhiltzaile aritu dira sua itzaltzeko lanetan, zazpi ibilgailuk lagunduta.

Hainbat unetan garrek enpresaren sabaia gainditu dute, eta sortutako kea zenbait kilometrotatik ikus zitekeen.

Horrez gain, sutearen ondorioz, 5.000 litro olioko depositu batek eztanda egin du, eta horren parte bat Ibaizabal ibaira isuri da. Suhiltzaileak isuria gelditzen saiatu dira, eta,  horretarako, harea bota dute estolda-zuloetan. Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro teknikari bat ere bertaratu da.

18:30ak pasata, "kontrolpean" jarri dute sutea, baina oraindik itzali gabe. Arratsaldeko 20:00etan, berriz, sutea kontrolpean geratu da, eta suhiltzaileak lekua hozteko lanetan egon dira

Ez da zauriturik izan, baina kalte material handiak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amorebieta-Etxano berriak Suteak argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea