Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Elkarretaratzea egin dute Iturraman, sexu erasoa gaitzesteko

Iturramako Jai Batzordeak salatu dutenez, erasoa larunbat gauen jazo da eta 'intentsitate altukoa' izan da.

Neska batek salatutako sexu-erasoa gaitzetsi dute Iturramako auzokideek

0:58

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Iturrama auzoan elkarretaratzea egin dute igande arratsaldean, bart gauen, auzoko jaiak ospatzen ari ziren bitartean, gertatutako "intentsitateko altuko" eraso sexista gaitzesteko.

Jai Batzordeak eta Talde Feministak deituta egin da elkarretaratzea, arratsaldeko 19:00etan, eta bertara hainbat jende gerturatu da euren arbuia adierazteko, "Eraso sexistarik ez" zioen pankarta baten atzean.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Tratu txarrak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa