Gizartea -

Bizkaia

Onik aurkitu dute Kortezubin desagertutako turista alemaniarra

Zonaldean bizi den baserritar batek aurkitu du. Oma basoa bisitatu duen txangozale-talde batekoa zen emakumezkoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kortezubin (Bizkaia) desagertutako 78 urteko turista alemaniarra onik aurkitu dute igande arratsalde honetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Zonaldean bizi den baserritar batek aurkitu du emakumezkoa.

Oma basoa bisitatu duen txangozale-talde batekoa zen emakumezkoa, eta autobusera itzultzen ez zela ikusita, bilaketa-operatiboa jarri dute martxan, 17:30ak pasata. Horretarako, Ertzaintzako helikoptero bat, mendi-erreskaterako talde bat eta txakur-talde bat mobilizatu dituzte.

19:00ak aldera, zonaldean bizi den baserritar batek emakumea aurkitu du, eta gertuko aparkaleku batera eraman du. Bertan Gurutze Gorriko medikuek artatu dute, eta onik zegoela baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Turismoa Euskadi Gizartea Gaurko azken orduko albistea