Gizartea -

Minbizia

Metastasiaren ikerketan aurrera egin dute hainbat euskal ikertzailek

Mikel Garcia-Marcosek Bostongo Unibertsitatean gidatutako taldeak eta CIC bioGUNEn Francisco J. Blanco buru duen taldeak elkarlanean burututako ikerketataren emaitza izan da lorpena.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metastasia eragiten duen proteina aktibatzen duen mekanismo molekularra aurkitu dute Bostongo Unibertsitateak eta Euskadiko CIC BioGUNE zentroak egindako ikerketa batean. Lorpen horrek "oinarrizko" aurrerapena ekar lezake minbiziaren ikerketan, zientzialarien esanetan.

Ondorioztatutakoaren arabera, "besikularekin zerikusia duen interakzio proteina (GIV)" metastasia doitzen duen funtsezko osagaia izan daiteke; hori dela eta, "bide teraupeutiko berriak abiatu daitezke". Hori eman du aditzera CIC BioGUNEk.

Jakintza-alor anitzeko azterketa horiek "funtsezkoak" dira minbiziaren ikerketa biomedikuari dagozkion biologia prozesu konplexuak zehazteko. Izan ere, metastasiaren mekanismoen informazio eskasa dela eta, oso zaila da metastasiaren aurkako terapia eraginkorrak garatzea.

Mikel Garcia-Marcosek Bostongo Unibertsitatean gidatutako taldeak eta CIC bioGUNEn Francisco J. Blanco buru duen taldeak elkarlanean burututako ikerketaren emaitza Nature Communications aldizkarian argitaratu dute.

Biokimika eta egitura arloko zenbait teknika uztartuta, GIV proteina G proteina batzen dituen mekanismo molekularra aurkitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Zientzia albisteak