Gizartea -

Memoria historikoa

Hasi dira Bilboko Ogasunaren eraikineko arrano frankista kentzeko lanak

Lanak hiru hilabetez luzatuko dira eta aurrekontua 136.500 eurokoa izango da.

Bilboko Moyua plazan dagoen Ogasunaren eraikineko ikur frankista.
Bilboko Moyua plazan dagoen Ogasunaren eraikineko ikur frankista.
Bilboko Moyua plazan dagoen Ogasunaren eraikineko ikur frankista.

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon dagoen ikur frankistarik esanguratsuena, Moyua plazako arranoa, ezabatzeko lehen urratsak ematen hasi dira. Gaur jarri dituzte aldamioak eta egun batetik bestera hasiko dira  Espainiako Ogasun Agentziaren eraikinaren goialdeko irudi hori desitxuratzeko lanak. Oroimen historikoari lotutako elkarteek txalotu egin dute urratsa, baita hiritar askok ere.

Behin aldamioak jarrita, Gurtek enpresa, egun batetik bestera hasiko da arranoaren burua, hegalak, atzaparrak eta koroa ezabatu edo desitxuratzen. Erabaki honekin, Memoria Historiakoaren Legea betetzeko beste urrats bat ematen da Bilbon.

Aurreikuspen guztien arabera, lanak hiru hilabetez luzatuko dira. 136.500 euroko aurrekontua izango dute.

Oroimenaren aldeko elkarteek, urte luzez aldarrikatu dute arranoaren desagerpena. Txalotu egin dute, beraz, erabakia. Iritzi berekoak dira hiritar asko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Eguneko albisteak Frankismoa