Gizartea -

Istripua

Kamioilari bat hil da Tafallan izandako istripu batean

Horrek zeraman ibilgailuak matxura baten ondorioz errepide bazterrean geldirik zegoen beste kamioi bat jota gertatu da istripua.

Tafallan izandako istripua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat hil da astelehen arratsaldean AP-15 errepidean, Tafalla parean, izandako istripuan.

Matxura bategatik bidean geldituta zegoen beste kamioi batekin egin du talka, eta, bolante-kolpea jo ostean, irauli egin da. Kamioilaria barruan harrapatuta geratu da.

SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuak 17:51n jaso du abisua. Nafarroako Gobernuaren helikopteroa ezbeharra gertatu den tokira joan da, baina, tamalez, kamioilaria bertan hil da.

Biktimak 46 urte zituen, eta Badalonakoa (Bartzelona) zen; onik atera den kamioilariak, berriz, 48 urte ditu, Alacantekoa da eta Valentziara bidean zihoan.

Iruñeko eta Tafallako patruilak, suhiltzaileak eta Tafallako mediku-taldea ere bertaratu dira istripuaren tokira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Gizartea bideoak Tafalla bideoak