Gizartea -

Rimet operazioa

Rosell Bartzelonako presidente ohia atxilotu dute, dirua zuritzea egotzita

Ikertzaileen arabera, Brasilgo selekzioaren irudi eskubideengatik irabazitako 15 milioi euro Andorran ezkutatu zituen Rosellek.

Polizia Rosellen etxebizitzaren aurrean. EFE
Sandro Rosell atxilotu dute. EFE
Rosell Bartzelonako presidente ohia atxilotu dute, dirua zuritzea egotzita

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sandro Rosell Bartzelona futbol taldeko presidente ohia atxilotu dute gaur Kataluniako hiriburuan dirua zuritzea egotzita, ikerketaren iturriek albiste agentziei jakinarazi dietenez. Beste lau pertsona ere atxiki dituzte: Marta Pineda Rosellen emaztea eta hari dirua zuritzen lagundu omen zioten hiru pertsona gehiago.

Auzitegi Nazionalak aginduta ari dira Espainiako Polizia eta Guardia Zibila operazioa egiten –'Rimet' izena jarri diote–. Hainbat miaketa egin dituzte Lleidan, Gironan eta Andorran, Andorrako Poliziaren laguntzarekin.

Ikerlarien ustez, Brasilgo selekzioaren irudi eskubideengatik irabazitako 15 milioi euro Andorran ezkutatu zituen Rosellek. Dirutza Ricardo Teixeira Brasilgo selekzioko presidente ohiarekin banatzen zuela uste dute. Teixeira atxilotzera joan da Polizia, baina ez dute aurkitu.

Ikerketaren arabera, urteak eman omen ditu Rosellek dirua zuritzen.

AEBn susmo txarra hartu zieten banku mugimendu batzuei, eta Espainiako agintariei erregu-eskaera bidali zieten, horiek iker zitzaten.

Datozen egunetan eramango dituzte atxilotuak Auzitegi Nazionaleko epaileen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa