Gizartea -

Areetan

Emakume batek sexu erasoa salatu du Getxon

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du eta, momentuz, ez dago atxiloturik.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek salaketa bat aurkeztu du Ertzaintzaren aurrean iragan larunbatean Getxon sexu-erasoa jasan eta gero.

Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ikertzaileek lanak abiarazi dituzte gertatutakoa argitzeko eta, momentura arte, ez dute inor atxilotu.

Emakumeak salatu duenez, gizon bat sexu-erasoa egiten saiatu zen, Getxoko Areeta auzoan, larunbat gauerdian.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Espainian Getxo argazkiak Bizkaiko albisteak Salaketak argazkiak Eguneko albisteak