Gizartea -

2009an hil zuten

Marta del Castilloren gorpua bilatzeko lanen bigarren eguna

Iristeko zaila den leku batean ari dira bila, Miguel Carcañok tiro ariketak egiten zituen orube batean.

Indusmakina bat lanean ari da goizean goizetik Camasen (Sevilla). EFE
Marta del Castilloren bila ari da. EFE
Indusmakina bat lanean ari da goizean goizetik Camasen (Sevilla). EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren eguna dute gaur Camas herrian (Sevilla) Marta del Castillo 2009an hil zuten neskatoaren gorpua bilatzeko lanek. 08:00ak aldera hasi dira lanean hondeamakinak. Asteartean hasi dira, eta ostegunera arte arituko dira zeregin horietan.

Ikerketaren iturriek adierazi dutenez, Alamillo zubiaren irteeraren eta Meridarako A-66 autobideko desbideratzearen artean dagoen orubean ari dira bilatzen.

Iristeko zaila da lekua, eta bi modu daude hara heltzeko: Camaseko beilatokitik, 500 metroko bidexka batetik joanda, edota futbol zelaiaren ondotik igarotzen den bidegorritik.

Orube horretan tiro ariketak egiten zituen Miguel Carcañok —zaintzailea zen—, Del Castillo hil zuela aitortu aurretik.

Otsailean aritu ziren azken aldiz Marta del Castilloren gorpuaren bila, Guadalquivir ibaiaren bazterrean. Bost egunez egon ziren lanean, baina ez zuten haren arrastorik topatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea albisteak Albisteak