Gizartea -

San Fermin 2017

Hauek dira Sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko lau hautagaiak

Andrea-Lunes Lilas, Bilgune Feminista, DYA eta Iruñea Harrera Hiria elkartea sozialak hautatu dituzte. Herritarrek aukeratuko dute orain, boto bidez, zeinek jaurtiko duen txupina.

Jesus Ilundain Zaragüetak ('Tuli') jaurti zuen txupinazoa iaz. EFE
Jesus Ilundain Zaragüetak ('Tuli') jaurti zuen txupinazoa iaz. EFE
Jesus Ilundain Zaragüetak ('Tuli') jaurti zuen txupinazoa iaz. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko publiko egin dituzte aurtengo Sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko lau hautagaiak: Andrea-Lunes Lilas, Bilgune Feminista, DYA eta Iruñea Harrera Hiria elkarteak.

Orain, bozketa publikoa abiatuko da, ekainaren 5etik 22ra, Erabaki Pamplona webgunearen, 010 telefono zenbakiaren eta Civivox sarearen bitartez. Berdinketa egonez gero, batera jaurtiko lukete txupina irabazleek.

Lau hautagaiak elkarte sozialak dira, elkartasunezkoak: bi emakumeen eskubideen aldekoak dira; beste batek migratzaileak defendatzen ditu, eta azkenak errepide istripuak artatzeko boluntarioak biltzen ditu.

Andrea-Lunes Lilas elkarteak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten du urte osoan, jaietan ere bai, eta kutsu sexistak duten ekimenak kentzeko proposamenak egin ohi dituzte.

Bilgune Feminista 2002an jaio zen, eta aldarrikatzen du feminismoak parte hartu behar duela aldaketa politikoetan eta sozialetan.

DYA bolutarioek osatzen dute, eta errepideetan, itsasoan eta mendian egon ohi diren istripuetako biktimak artatzea du helburu. Nafarroako lehen anbulantzia medikalizatua harena izan zen.

Iruñea Harrera Hiria proiektu internazionalista bat da, errefuxiatuak artatzeko eta gizartean sentsibilizazio kanpainak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroa gaur San Fermin jaiak Sanferminetako jokoa Eguneko albisteak Sanferminetako egitaraua Sanferminetako entzierroa