Gizartea -

Sutea Zorrotzan

Bilboko suteak eragindako 'atsekabea eta nahigabea' adierazi ditu Urkulluk

Alderdi politiko gehienek doluminak eman dizkie ezbeharraren ondorioz hildako lau biktimen familiei eta lagunei.

Zorrotzako suteak kiskalitako eraikina. EFE
Zorrotzako suteak kiskalitako eraikina. EFE
Dolumin hitzak eskaini dizkie lehendakariak biktimei eta zaurituei

0:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean Bilboko Zorroza auzoan lau hildako utzi dituen suteak eragindako "nahigabea eta atsekabea" adierazi dizkio Iñigo Urkullu lehendakariak Juan Mari Aburto Bilboko alkateari.

Alaves eta Bartzelona taldeek gaur gauean jokatuko duten Errege Kopako finala dela eta Madrilen antolatutako "Araba Hiria" gunera egindako bisitan egin ditu adierazpenok lehendariak.

"Gaur Madrilen egun desberdina den arren, ezin dugu minutuz minutu eragiten digun errealitatea ahaztu, eta nire atsekabea adierazi nahi du Bilbon gertatutakoagatik", adierazi du Urkulluk.

Ondoren gaineratu duenez, "nire atsekabea adierazi diot alkateari, eta haren eta Udalaren bidez, sutean hildako lau pertsonen eta gainerako biktimen senitartekoei eta lagunei".

Elkartasun mezuak

Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdietako batzuk sutearen biktimei elkartasuna adierazteko mezuak argitaratu dituzte Twitter bidez.

Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko ordezkariak kezka agertu du gertatutakoagatik txio honen bidez:

Horrez gain, Ezker Anitza Bilbao taldeak ere gauza bera egin du Twitter plataforman. Erreakzio horiez gain, Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidenteak eta Idoia Mendia Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak ere samina adierazi dute jazotakoagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa