Gizartea -

Gipuzkoa Zutik taldeak deituta

Zubietako erraustegiaren lanak egiten ari diren eremuraino martxa egin dute

Bertara iritsi direnean, hesia bota, barrura sartu dira eta erraustegi-proiektuaren aurkako pankarta zabaldu dute.

Zubietako erraustegia eraikiko duten lekuraino martxa egin dute

2:28

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubietako erraustegiaren aurkako beste manifestazio bat izan da larunbat honetan, Gipuzkoa Zutik plataformak deituta. Zubieta herritik atera dira manifestariak, eta planta egingo duten lekuraino abiatu dira. Hiru zutabetan joan dira, mozorroak jantzita.

Ertzain ugari bertan egonda ere, erraustegia eraikiko duten eremura iristean, hesia bota eta barrura sartu dira, erraustegi-proiektuaren aurkako pankarta zabaltzeko asmoz.

Erraustegiaren aurkako borrokan  ez dutela etsiko azaldu dute herritarrek, proiektu "hiltzailea" baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Ingurumena