Gizartea -

irailaren 30era arte

Bilboko Metroaren udako asteburuetarako zerbitzua, ekainaren 1etik aurrera

Lau hilabetez, metroak etengabeko zerbitzua eskainiko du ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan.

Argazkia: Bilboko Metroa
Argazkia: Bilboko Metroa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Metroak zerbitzu berezia eskainiko du udako asteburuetan datorren ostegunetik, ekainak 1, aurrera; hortaz, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, etenik gabe emango du zerbitzua.

Zerbitzu berezia ekainaren 1ean hasi, eta lau hilabetez izango da indarrean, irailaren 30era arte.

Urtero legez, eta jaiek zein udako ekitaldi eta ikuskizunek eragiten duten joan-etorriaren aurrean, Bilboko Metroak kanpaina hasiko du, "Gau osoa gozagai" lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Metro Bilbao bideoak Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Gaurko azken orduko albistea