Gizartea -

Kontzertua San Mamesen

Ia 300 agente lanean Bilbon, Guns N' Rosesen kontzertua zaintzeko

San Mamesera oinez edo garraio publikoa erabiliz eta denboraz hurbiltzeko gomendatu diete zaleei.

Varios agentes de la Ertzaintza vigilan el entorno de San Mamés. EFE
Seguridad ante el concierto de Guns N'Roses. EFE
300 agente arduratuko dira Guns N' Rosesen kontzertuaren segurtasunaz

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren 150 agente, 50 udaltzain eta segurtasun pribatuko beste 80 langile arduratuko dira gaur Guns N' Roses rock talde mitikoak Bilbon eskainiko duen kontzertua zaintzeaz eta segurtasuna bermatzeaz.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak segurtasun neurri bereziak prestatu dituzte maiatzaren 30 honetarako, eta horien berri eman dute gaur Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak eta Tomas del Hierro Herritarren Segurtasun Saileko Bilboko zinegotziak.

Aipatutakoez gain, beste 70 udaltzain eta Ertzaintzak Bilbon duen "talde guztia" izango dira, euren ohiko txandan, hirian barrena eta garraiobide publikoetan, ezusterik gerta ez dadin.

Koordinazioa

Josu Zubiaga sailburuordeak azaldu duenez, hartutako segurtasun neurriak kontzertuaren tamainakoak dira, 35.000-40.000 pertsona espero baitituzte San Mamesen.

Zubiagaren hitzetan, Manchesterreko atentatuak zuzenean eragin dio aurrez prestatutako segurtasun planari, aurreikusitako agente kopurua "oso antzekoa" bazen ere. "Bistan denez, Manchesterreko atentatuaren ondorioz, berriro jesarri gara, eta aurreikusita genituen segurtasun neurriak nahikoak ote ziren aztertu dugu", erantsi du.

Segurtasun sailburuordeak argitu duenez, ordea, "kontzertu honek ez du apartekorik; alegia, ez dugu arrisku berezirik aurreikusi".

Zaleak hasi dira San Mames estadiora hurbiltzen, ateak noiz zabaldu zain (18:00etan irekiko dituzte). Hainbat kale eta kale zati zirkulaziora itxita daude.

San Mames concierto Guns and Roses kontzertua prestaketak EFE

Estadiorako sarbideak prest daude jada. EFE

Aholkuak

Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Udaleko Segurtasun arduradunek honako gomendioak eman dizkiete zaleei:

· Ahal dela, San Mamesera oinez edo garraiobide publikoan bertaratu.

· Denbora nahikoarekin eta lasai joan. Segurtasun kontrolak direla eta, baliteke ilarak sortzea; beraz, pazientzia izan, eta "sarrera eskuan" eraman, erakusteko prest.

· Ez eraman objektu handirik, ezta punta duen edo jaurtiz gero min egin dezakeen ezer ere; izan ere, arriskutsuak direla iritziz gero, kendu egingo dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Musika-kontzertuak gaur Bilboko azken albisteak Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia San Mames Zelaia Albisteak