Gizartea -

Osasuna

Lau pertsonatik batek erretzen jarraitzen du

Gizonei dagokienez, erretzaile gehienek 25 urtetik 64 urtera bitartean dituzte, eta emakumezkoen kasuan 25 urtetik 44 urtera bitartean. Gazteen artean, behera egin du ohitura horrek.

Eskuan zigarroa duen pertsona bat. Argazkia: EiTB
Eskuan zigarroa duen pertsona bat. Argazkia: EiTB
Behera egin dute erretzaileek Euskadin

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken urteotako datuei erreparatuta, gero eta erretzaile gutxiago daude Euskadin. Izan ere, lau pertsonatik soilik batek erretzen jarraitzen du.

Hala azaldu du Miren Dorronsoro Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak. Ildo horretatik, gizartea kontzientziatzeko Euskadin egindako prebentzio-lana goraipatu du, eta herritarrek egindako ahaleginari esker tabakoaren kontsumoak behera egiten jarraitzen duela nabarmendu du astearte honetan Gasteizen egindako agerraldian.

Bihar, maiatzak 31, Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna izango da. Dorronsorok osasunari buruz egindako azken ikerketaren emaitzen ondorioak eman ditu. 2013an egindako inkesta horren arabera, tabakoaren kontsumoa lau puntu jaitsi da gizonezkoetan, eta beste bi puntu emakumezkoen kasuan.

Erretzen duten pertsonen proportzioa asko aldatzen da adinaren arabera. Gizonezkoen artean erretzaile gehienek 25 urtetik 64 urtera bitartean dituzte, eta emakumezkoen kasuan 25 urtetik 44 urtera bitartean.

Gazteei dagokienez, batez beste 13 urterekin hasten dira tabakoa erretzen. Arrazoi horregatik, tabakoari aurre egiten jarraitu beharra dagoela oraindik azpimarratu du Dorronsorok, eta mendekotasuna gainditzeko eskaintzen diren programak gogora ekarri ditu.

Bestalde, 12 urtetik 19 urtera bitarteko ikasleen artean % 67,9k esaten dute ez dutela erretzen (lehen % 51,4 ziren), eta horrek adierazten du gero eta gutxiagok hartzen dutela erretzeko ohitura.

Era berean, azken lau urteotan 15.000 pertsona inguruk 15.000 pertsona inguruk hartu dute parte tabakoaren mendekotasuna gainditzeko Osakidetzak eskaintzen dituen programetan (3.272k 2016an, eta, horietatik, gehienak emakumezkoak ziren).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak