Gizartea -

Indarkeria matxista

Bortxatzaile bizkaitar batek salaketa jarri du bere biktimaren aurka

Kantabriako epaile batek Barakaldoko biktima bat inputatu du, "salaketa faltsua" egitea egotzita, bortxatzaileak eraso horregatik kondena irmoa duen arren.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010ean Nojan (Kantabria) bortxatu zuten Barakaldoko emakume gazte bat inputatu egin du Santoñako epaileak, "salaketa faltsua" egitea egotzita, haren erasotzailea bortxaketagatik kondenatuta dagoen arren, Clara Campoamor elkarteak salatu duenez.

Blanca Ruiz aipatutako elkarteko presidenteak azaldu duenez, epaileak onartu egin du bortxatzaile kondenatuak aurkeztutako salaketa, haren kondena irmoa bada ere. Kantabriako Probintzia Auzitegiak sei urteko espetxe zigorra ezarri zion, eta, ondoren, Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen.

Clara Campoamor elkarteko presidentearen esanetan, biktimak "mehatxuak" jaso ditu. Ondorioz, arazo psikologikoak izan ditu berriz, bortxaketaren ostean izandakoak gainditu egin zituen arren.

Gainera, erasotzailearen aurka kondena irmoa egonda, haren salaketa onartu izana "sinestezina" dela adierazi du.

Epaian, Kantabriako Probintzia Auzitegiak ebatzi zuen, "inolako zalantza barik", gizonak emakumea bortxatu zuela, "indarkeria erabilita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak