Gizartea -

2017ko uda

Hondartzen denboraldia hasi da Bizkaian

Bakio, Plentzia eta Arriatara-Atxabiribil hondartzek EMAS ziurtagiria lortu dute, EBk ematen duen ingurumen arloko aitorpen nagusia, eta Gorlizek kalitatearen Q-a.

Gorlizko hondartza (Bizkaia). Argazkia: Carlos Merino Silva
Gorlizko hondartza (Bizkaia). Argazkia: Carlos Merino Silva
Hasi da hondartzen denboraldia Bizkaian

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak 5,6 milioi euroko aurrekontua prestatu du aurten hondartzak ahalik eta baldintza onenetan izateko. Ostegun honetan eman diote hasiera hondartza denboraldiari, eta, egunero, 300 bat pertsona arduratuko dira Bizkaiko hondartzak zaintzeaz. Zehazki, 173 sorosle, 89 garbitzaile eta 30 hondartzain arduratuko dira zeregin horretaz.

Uda honetan, plastikoak birziklatzeko 15 edukiontzi gehiago jarriko dira, Bizkaiko hareatzetako garbitasuna hobetzen laguntzeko.

Egunero 88 sorosle arituko dira lanean, 24 sorospen-postutan banatuta. Erreskaterako eskura izango duten materiala hondartza bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da, baina, batik bat, 4 salbamendu-ontzi, uretako 4 motor, erreskaterako 3 quad, 9 buggy eta 40 desfibriladore izango dituzte.

Halaber, 30 hondartzain arduratuko dira hareatzetan segurtasuna bermatzeaz, eta elkarlan estuan arituko dira Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuarekin, Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin.

Garbitasunari dagokionez, aurten 89 langile egongo dira. Bizkaiko hondartzak ahalik eta garbien egoteko, kamioiak, traktoreak, harriak kentzeko makinak eta zisternak izango dituzte erabilgarri.

Aurtengo aurrekontuaren zatirik handiena (ia erdia, 2,2 milioi euro) garbitasun-lanetara bideratuko du Bizkaiko Foru Aldundiak. Lan horiek urte osoan zehar egiten dira, denboraldia hasten denean hondartzak ahalik eta baldintza onenetan izateko.

Bizkaiko 15 hareatzek Kalitate eta Ingurumeneko ISO ziurtagiriak lortu dituzte. Gainera, Bakio, Plentzia eta Arriatara-Atxabiribil hondartzek EMAS ziurtagiria eskuratu dute (Europar Batasunak ingurumen arloan ematen duen aitorpen nagusia), eta Gorlizek, kalitatearen Q-a.

Gorlizko hondartza. Carlos Merino Silva

Gorlizko hondartza (Bizkaia). Argazkia: Carlos Merino Silva

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Getxo bideoak Sopela Azken ordukoa Bizkaia EAE Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea Plentzia Gaurko azken ordukoa Ondarreta Donostia Aritzatxuko hondartza Gorliz azken ordukoa