Gizartea -

2017ko uda

Gurutze Gorriko 170 sorosle izango dira Gipuzkoako hondartzetan, udan

Hondartza denboraldia ekainaren 3an hasiko da Orion eta ekainaren 15ean Hondarribian, Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun.

Zaruzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Zaruzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Zaruzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutze Gorriko 170 sorosle inguru izango dira Gipuzkoako hondartzetan uda honetan, gobernuz kanpoko erakunde horrek jakitera eman duenez.

Donostian gaur hasi da hondartza denboraldia; Orion ekainaren 3an abiatuko da; Hondarribian, Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun, berriz, ekainaren 15ean.

Ohiko eginkizunak izango dituzte sorosleek: erreskate-lanetan parte hartzea, itsasoan dauden lagunak zaintzea, galdutako pertsonak bilatzea, banderak jartzea eta balizko arriskuez ohartaraztea.

Lan guzti horiek egin ahal izateko beharrezkoak diren bitartekoak izango dituzte hondartzetan, Juan Ramon Barrena Gurutze Gorriko Osasun eta Sorospen zuzendariak adierazi duenez.

2016an, 10.331 pertsona artatu zituzten Gipuzkoako hondartzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gipuzkoako albisteak Zarautz Hondartzak Gurutze Gorria albisteak Hondarribia bideoak Orio berriak Zumaia bideoak Deba Albisteak Udako azken ordukoa