Gizartea -

Istripua

Espeleologo bat hilda topatu dute Galdamesko kobazulo batean

Santurtziko 37 urteko gizonezkoaren gorpua leizetik nola atera aztertzen ari dira. Lau metro kubiko harri jausi zaizkio gainera.

Erreskatearen irudia. Argazkia: @112_SOSDeiak.
Erreskatearen irudia. Argazkia: @112_SOSDeiak.
Egunak beharko dituzte espeleologoaren gorpua kobazulotik erreskatatzeko

1:17

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espeleologo bat hilda aurkitu dute Galdamesko (Enkarterri, Bizkaia) kobazulo batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hildakoa Santurtziko 37 urteko gizonezko bat da, horren arabera. Galdamesko San Pedro auzoan dagoen koba batean topatu dute, harri multzo baten azpian. Espeleologoa koba barrura sartu, eta gainera eroritako harri batek jota hil omen da, adituen ustez.

 

Hilotza lokalizatuta dute erreskate taldeek, baina oraindik ezin izan dute leizetik atera. Luze jo dezake erreskateak, kobazulo barruan harriak erortzeko arrisku handia baitago.

Senideek bart ohartarazi diote Ertzaintzari hura espeleologia egitera joana zela, eta haren berri ez zutela. Ordu gutxi geroago aurkitu dute haren gorpua.

 

 

Lau metro kubiko harri gainean

Gaizka Etxabe larrialdi zerbitzuetako zuzendariak ETBri azaldu dionez, espeleologoaren gorpua 05:00ak aldera topatu dute, gainean lau metro kubiko harri zituela. Bakarrik joan zen espeleologia egitera, baina lagunei ohartarazi zien 22:00etarako kanpoan izango zela.

Antza, oso leku estuan dago hilotza, eta luizi arriskua handia da oraindik. Hori dela eta, erreskatea modu seguruan egiteko plana prestatzen ari dira orain: "Segurtasuna bermatu nahi dugu", azpimarratu du Etxabek.

Gizonaren gorpua dagoen tokira iristeko, 15 metro egin behar dira rappelean, eta adituek 15 minutuko jaitsiera egin behar dute gero.

Gaizka Etxaberi ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan egindako elkarrizketaren pasarte bat:

 

'Galdamesen hil den espeleologoak 4 metro kubiko harri ditu gainean'
'Galdamesen hil den espeleologoak 4 metro kubiko harri ditu gainean'
'Galdamesen hil den espeleologoak 4 metro kubiko harri ditu gainean'

0:49

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Albisteak Azken ordukoa Enkarterriri buruz Albisteak eskalada Lur-jausiei buruzko albisteak Mendizaleen istripuak