Gizartea -

Asteartean

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Bilbon

Guns N’ Roses talde estatubatuarrak San Mamesen kontzertua eman ostean jasan zuen sexu-erasoa, Bilboko taberna batean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean, asteartean Guns N’ Roses talde estatubatuarrak San Mamesen (Bilbo) kontzertua eman ostean sexu-erasoa jasan zuelako. Kontzertua 00:20 aldera amaitu zen.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, emakumezkoak ostegunean jarri zuen salaketa. Haren esanetan, Bilboko taberna batean jasan zuen sexu-erasoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gaurko azken ordukoa