Gizartea -

Bilaketa

Bizirik agertu da atzo Lekeition desagertutako gizona

SOS Deiaken arabera, helikopteroz erreskatatu dute eta anbulantzia eraman dute Galdakaoko ospitalera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Deiakek jakinarazi duenez, bizirik aurkitu dute atzoz gero Lekeition desagertutako gizona. Helikopteroz erreskatatu dute eta anbulantzian eraman dute Galdakaoko ospitalera.

Bizkaiko Ertzaintza eta Guruze Gorria atzoz gero desagertuta zegoen 68 urteko gizon baten bila aritu dira Lekeitioko Kaiaren inguruan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera, familiak atzo gauean eman zion Ertzaintzari desagerpenaren berri. Bilaketa gaur goizean abiatu dute berriz, Santa Katalinako faroaren inguruan.

Babes zibileko teknikari batek koordinatuta aritu dira lanean Lekeitioko kostaldearen parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur