Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Errekaleor auzoaren aldeko manifestazioa gasteizen 2017ko ekainaren 3an

Gizartea

Auzoa eraistearen aurka

Manifestazio jendetsua egin dute Gasteizen Errekaleor auzoaren alde

Agentziak | Erredakzioa

2017/06/03

Udalak okupatutako auzoa eraisteko asmoa agertu du. Auzo horretan 150 pertsona inguru bizi dira 2013tik.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Milaka lagunek babestu dute gaur arratsaldean Errekaleor auzo okupatuaren alde Gasteizen egin den manifestazioa, Udalak hura eraisteko duen asmoari aurre egiteko.

Manifestazioa hasi baino ordu erdi aurretik, hainbat gizarte mugimendutako 13 zutabe hiriburuko beste hainbeste gunetatik abiatu dira Andra Maria Zuriaren plazara iritsi arte. Guztiek bertan bat egin dutenean hasi da manifestazioa, 17:30 pasata, eta Gasteizko kaleak zeharkatu dituzte Errekaleorrera bitarteko ibilbidea egin duten bitartean.

Protesta martxari ekin baino lehen, auzoa eraisteko asmoa bertan behera utzi dezala eskatu diote Gorka Urtaran hiriko alkateari Errekaleorreko bizilagunek.

Horrez gain,auzoan 500 eguzki-panel inguru jartzeko dirua biltzeko asmoz crowdfunding kanpaina bat abiatuko dutela jakinarazi dute, Errekaleor "energetikoki subiranoa" izan dadin.

Kronologia

Industria Sailak eskatuta eta Ertzaintzak babestuta, Iberdrolako teknikariek maiatzaren 18an eten zuten argindarra Errekaleorren, eta 2013tik bertan bizi diren 150 lagun inguru argi gabe geratu ziren.

Handik egun batzuetara, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Errekaleor eraisteko agindua eman zuela plazaratu zuen

Aste honetan bertan, asteazkenez, Gasteizko Udaleko Idazkaritza Nagusiak txosten tekniko bat kaleratu zuen, Errekaleor auzoan argindarra derrigorrean berrezarri behar dela zioena. Ebazpen horren arabera, auzo horretan erroldatuta dauden herritarrei legez dagokien zerbitzua da argiztapen publikoa.

Alabaina, Udaleko iturriek jakitera eman zuten ez dutela Errekaleorren argindarrik jartzeko asmorik, eta farolak pizteko eguzki energia bezalako bestelako aukerak erabiltzea aztertzen dabiltzala.

"Argiteria publikoa iturri ezberdinetatik lor daiteke: elektrizitatetik, eguzki energiatik edo bestelako iturrietatik. Baina Errekaleorren ez dugu argindarrik jarriko, Industria Sailak eta Iberdrolak egindako txostenen arabera, auzo horretako instalazioak ez baitaude horretarako prestatuta", nabarmendu zuten Udaletik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena