Gizartea -

Erreskatea

Gorbeian galduta zeuden lau mendizale erreskatatu dituzte

Lainoaren eraginez galdu dira mendizaleak. Inork ez du osasun arretarik behar izan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Erreskate Taldeko kideek lau mendizale erreskatatu dituzte bart Itxina bezala ezaguna den inguruan, Gorbeia mendian.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaueko 22:30 aldera mendizaleek galdetu zeudela esanaz deitu dute. Lainoaren eraginez galdu direla adierazi dute, eta gaua zenez, laguntza eskatu dute.

Erreskate taldeko kideek mendizaleak aurkitu, eta menditik jaisten lagundu diete. Inork ez du osasun arretarik behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaiko albisteak Euskal mendiak Gaurko azken ordukoa Mendiko istripuak gaur Mendi albisteak gaur Gorbeia mendiko albisteak