Gizartea -

Sutea Zorrotzan

Bilboko Udala: 'Eraikinaren egoerak ez du zerikusirik izan sutearekin'

Asier Abaunza Bilboko Udaleko Hiri Plangintzako zinegotziaren esanetan, ez zegoen etxea erortzeko arriskurik.

Zorrotzako sutearen artxiboko argazkia. EFE
Zorrotzako sutearen artxiboko argazkia. EFE
Zorrotzako sutearen artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 27an Bilboko Zorroza auzoan kiskalitako eraikinaren egoera eta sutearen arrazoiak lotzeko frogarik ez dagoela esan du Asier Abaunza Bilboko Udaleko Hiri Plangintzako zinegotziak. Eraikina erortzeko arriskurik ez zegoela adierazteaz gain, etxe barruko argindar instalazioa egokitu gabe zegoela onartu du, eta jabeei hainbat aldiz eskatu zietela aldatzeko.

Tomas del Hierro Hiri Segurtasunerako zinegotziaz gain, Asier Abaunza Hiri Plangintza sailekoak eta Iñigo Pombo Gizarte Ekintzetako arduradunak hitz egin dute maiatzaren 27an Barinaga kalean gertatutako sutea, gainerako eraikinen egoera eta aurrerantzean joarratuko dituzten ekintzak azaltzeko.

Del Hierrok azaldu duenaren arabera, sutearen egunean protokolo guztiak behar bezala ipini zituzten martxan, eta hainbat pertsona onik ateratzea lortu zuten, "ongi koordinatu" zirelako. Azaldu duenez, "larrialdiei abisua beranduegi" igorri zitzaienez, "ezinezkoa izan zen hildako lau pertsonak bizirik ateratzea".

Ertzaintzak "tokian bertan" egin behar duen ikerketaren zain daudela onartu du, sutearen arrazoiak zehazteko. Gertatzen ari zenaren berri emateko lehen deia 06:34an jaso zutela esan du.

Halaber, suaren eta kearen oinazeak ikusita, sutea "eskaileren kutxaren oinarrian" hasi zela ondorioztatu dute.

Oposizioa

Oposizioko alderdiek kasuari buruz hitz egin dute. EH Bilduk ez du zalantzan jarri larrialdi zerbitzuen lana. Dena den, Aitziber Ibaibarraiga bozeramailearen iritziz, Udalak "autokritikarik ez egiteaz gain", ez du egoera berbideratu "berriz halakorik gerta ez dadin".

Udalberriko Carmen Muñozen aburuz, "ezbehar bat gertatu denean soilik erantzun du Udalak". Horrez gain, "zenbait auzok inolako lehentasunik ez dutela" gaitzetsi du Muñozek.

Azkenik, Luis Eguiluz PPko bozeramaileak esan du Bilboko bizilagun guztiek etorkizuna izan behar dutela, eta, hortaz, "lagundu egin behar zaien arren, laguntzen utzi behar dutela, eta beti ez dela erraza izaten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea