Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita

Gasteizko Voluntaria Entrega kaleko taberna batera joan zen gizona, bere bikotekide ohia eta neskatoa bertan egongo zirela bazekielako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 30 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekide ohiari eta haren lagunei eraso egitea leporatuta. Emakumearen lagunak gizonarengana hurbildu ziren, harekin zegoen alaba (adingabea) amarengana eraman behar baitzuten.

Larunbatean, 21:00ak aldera, partikular baten abisua jaso zuen Udaltzaingoak, Gasteizko Voluntaria Entrega kaleko taberna batean gizon batek emakume bati eraso egin ziola esanez.

Antza denez, Arabako udalerri batean bizi den gizonak alaba zaintzen zegoen, baina larunbatean Gasteizera eraman behar zuen neskatoa, bere bikotekide ohiarengana.

Arrazoi horregatik, emakumearen lagun batzuk Arabako udalerri horretara hurbildu ziren. Gizonak ez zuen inolako trabarik jarri, eta alaba agurtu ostean bertatik alde egin zuten, Gasteizko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Alabaina, ordu batzuk geroago, Gasteizko Voluntaria Entrega kaleko taberna batera joan zen gizona, bere bikotekide ohia eta neskatoa bertan egongo zirela bazekielako.

Lekura hurbildu zenean, gizonak eraso egin zien bikotekide ohiari eta berarekin zeuden lagunei ere.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa