Gizartea -

Indarkeria matxista

Sexu-eraso bat egotzi diote Theo Hernandez futbol jokalariari

Orain, diligentzia berriak egiten dituen edo emakumeak jarritako salaketa eta Hernandezek egindako deklarazioa epailearen esku uzten dituen erabaki behar du Poliziak.

Theo Hernandez, Kopako Finalean gola sartu ostean. Artxiboko argazkia: EFE
Theo Hernandez, Kopako Finalean gola sartu ostean. Artxiboko argazkia: EFE
Theo Hernandez, Kopako Finalean gola sartu ostean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek Theo Hernandez futbol jokalariaren kontrako salaketa jarri du, sexu-erasoa leporatuta. Gertatutakoa argitzeko ikerketa ireki du Poliziak, eta goizean komisarian deklaratu behar izan du Hernandezek.

Orain, futbol jokalariaren kontrako diligentzia berriak egiten dituen edo emakumeak jarritako salaketa eta Hernandezek goizean egindako deklarazioa epailearen esku uzten dituen erabaki behar du Poliziak. Une horretan, prozesu judiziala irekitzen duen edo kasua bertan behera uzten duen erabakiko du epaileak.

Emakumeak jarritako salaketaren arabera, futbol jokalari horrek larunbatean egin zion eraso, Marbellako (Malaga) diskoteka batetik gertu dagoen aparkalekuan. Emakumeak bertako polizia-etxe batean jarri zuen salaketa, eta gertatutakoa argitzeko bere testigantza eta inguruan zeuden pertsonen lekukotzak izan ditu kontuan Poliziak.

Emakumearen esanetan, diskoteka horretan elkartu ziren biak, eta, lagunak direnez, kopa batzuk edan zituzten bertan. Geroago, azken denboraldia Alaves taldean jokatu duen futbolariak aparkalekura irteteko proposamena egin zion neskari. Auto batean sartu eta elkarri musu eman ostean sexu-harremanak izan zituzten.

Dena dela, gelditzeko eskatu zion emakumeak, baina Hernandezek ezetz esan zion. Neskak jarritako salaketaren arabera, minutu batzuk norgehiagoka ibili ostean, Hernandezek sexu-erasoa egin zion.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Espainia Salaketak berriak Gizartea albisteak Alaves albisteak Indarkeria matxista Gasteiz Albisteak