Gizartea -

Delitua

Atxilotu bat Iruñean, mutiko bati eta gizon bati eraso egitea egotzita

Erasotzaileak eragindako zaurien eraginez, ebakuntza kirurgikoa egin behar izan diote gizonari. Ustezko erasotzailea goizean eramango dute epailearen aurrera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du Iruñean, 10 urteko mutiko bati eta 63 urteko gizon bati eraso egitea leporatuta. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, biktimek ez dute inolako harremanik harekin.

Atzo, astelehena, izan zuen Iruñeko Udaltzaingoak Taconera kalean eta Alde Zaharrean gertatutakoaren berri. Gainera, erasotzaileak eragindako zaurien eraginez, ebakuntza kirurgikoa egin behar izan diote gizonari.

Ustezko erasotzailea, 50 urtekoa, atzo arratsaldean atxilotu zuten, eta gaur goizean jarriko dute epailearen esku.

Bestalde, bart Arrotxapea auzoko etxebizitza batean piztutako sute baten berri ere izan du azken orduotan Udaltzaingoak. Sutea piztu zenean, etxea hutsik omen zegoen, eta, ondorioz, ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa gaur Delituak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea