Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Abadiñon, sute batean kea arnastuta

23:30 aldera jaso zuen Ertzaintzak sutearen abisua, Muntsaratz auzoko enpresa batean makina batek su hartu ostean. Behargin bat ospitaleratu behar izan zuten, kea arnastu baitzuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abadiñoko (Bizkaia) enpresa bateko makina batek su hartu du bart gauean, eta langile bat zauritu da, kea arnastuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, behargina ospitalera eraman dute.

23:30 aldera jaso zuen Ertzaintzak abisua, Muntsaratz auzoko enpresa batean makina batek su hartu ostean. Behargin batek kea arnastu zuen, eta, ondorioz, Galdakaoko Ospitalera eraman zuten.

Suhiltzaileek ordubete inguru behar izan dute sua itzaltzeko, eta 00:45 aldera eman dituzte amaitutzat lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Gizartea Gaurko azken ordukoa Abadiño azken ordukoa Durangaldea albisteak