Gizartea -

Udaren hasiera

Hasi da uda

Eguraldia ikusita badirudi aspaldi hasi zela, baina, ofizialki, gaur abiatu da, 06:24an.

Gorlizeko (Bizkaia) hondartza. Argazkia: Carlos Merino Silva
Gorlizeko (Bizkaia) hondartza. Argazkia: Carlos Merino Silva
Uda bero handiarekin hasi dugu: EAEk alerta laranjan jarraitzen du

1:17

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda asteazken honetan (ekainak 21) hasi da, 06:24an (04:24 UTC), eta irailaren 22an bukatuko da, Espainiako Behatoki Astronomikoak kalkulatu duenez. Horrenbestez, urtaro esperoenak 93 egun eta 15 ordu iraungo du.

Urtaroen hasiera puntua konbentzio batzuen arabera kalkulatzen da. Lurra, Eguzkiaren inguruko orbitan toki zehatz bat igarotzen hasten den momentuan esaten da urtaro bat edo beste hasi dela.

Udako solstizioan Eguzkiak Ipar deklinaziorik handiena izaten du (+23º 27') eta egun batzuetan altuera hau ez da aldatzen. Modu berean, hego hemisferioan negua hasten da.

Udako solstizioaren egunean eguzkia inoiz baino lehenago ateratzen da eta inoiz baino beranduago sartzen da. Udaran gainera, eguzkia eta lurra beste urtaro batzuetan baino urrunago egoten dira elkarrengatik eta ondorioz, lurrak astiroago orbitatzen du urtaroaren iraupena luzatuz.

Urteko sasoi honetako goizetan Venus izango da ikusgai zeruan, eta Marte abuztuko erdialdetik aurrera. Arratsaldeetan, berriz, Jupiter eta Saturno ikusi ahalko dira.

Gainera, uda honetan bi eklipse izango dira. Abuztuaren 7an Ilargi eklipse partziala izango da, Australiatik, Afrikatik eta Europatik ikusgai egongo dena; eta abuztuaren 21ean Eguzki eklipsea: AEBn erabat ikusiko da, eta partzialki Amerikan, Afrikan eta Europan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao Gaurko azken ordukoa Udako albisteak