Gizartea -

Heriotza

Karmele Goñi etnografo eta euskaltzalea zendu da

1980tik aurrera, Bilboko Euskal Museoko zuzendari izan zen, hamazazpi urtez.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karmele Goñi (Tolosa, 1926) etnografo, historialari eta euskaltzalea hil da gaur, 91 urte zituela. Jose Miguel Barandiaranen ikasleetako bat izan zen, eta Bilboko Euskal Museoko zuzendari izan zen hamazazpi urtez.

Karmele Goñik Zerain herrian egin zituen etnografia ikerketak, Aranzadi Elkartean egin zuen lan arlo horretan, eta Gipuzkoako Etniker taldean aritu zen.

1980tik aurrera, Bilboko Euskal Museoko zuzendari izan zen, hamazazpi urtez.

Bilbon, Resurreccion Maria de Azkue ikastolaren sortzaileetako bat izan zen Karmele Goñi, 1966an, eta Bilbotar Ospetsu izendatu zuten 2015ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Tolosako berriak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa