Gizartea -

Donibane bezpera

Non ospatu Donibane sua 2017an?

Donibane suek argituko dute Euskal Herria ekainaren 23tik 24rako gauean.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten ere, ekainaren 23tik ekainaren 24ra ospatuko da Donibane gaua, ohikoa den legez, Euskal Herri osoan zehar sua piztuta.

Erritu horren helburua, jatorrian, "eguzkiari indar handiagoa ematea da", eta suak funtzio "garbitzailea" du horri begira egoten diren pertsonen artean.

Donibane gaua, ekainaren 23an, urteko laburrena da ipar hemisferioan, eta argia iluntasunari gailentzen zaiola irudikatzen du.

Hala, iluntzen duenean, suak hartuko du protagonismoa, eta familiak eta lagunak horren inguruan elkartuko dira.

EAE eta Nafarroa osoan ospatzen da Donibane bezperako sua. Bizkaian, ezagunenak Bilbon (Etxebarria eta Artxanda parkeetan bereziki), Muskizen, Leioan, Getxon (Arrigunaga hondartzan), Gorlizen, Barrikan eta Sondikan izango dira.

Gipuzkoan, Tolosakoa da nagusia, baina Donostiakoa, Eibarkoa, Arrasatekoa, Hernanikoa eta Andoaingoa ere apartekoak dira.

Araban, Guardian, Agurainen, Amurrion eta Gasteizen da oso tradizionala.

Nafarroan, berriz, Iruñeko, Aurizko eta Zugarramurdiko (Donibane egunetik gertuen dagoen larunbatean egiten dute Akelarrea) suen inguruan bilduko da jende gehien.

Arreta neurriak

Udal agintariek ezarritako suak pizteko eremuak errespetatzea eta emandako aholkuak eta prebentzio neurriak betetzea da lehenengo gomendioa.

Era berean, zuhaizti inguruetan surik ez piztea aholkatzen da, eta ibilgailu, etxebizitza eta abarretik gutxienez 15 metrora egitea.

Sua asfaltoaren gainean piztuz gero, metalezko xafla lodi bat jartzea aholkatzen dute, kalte materialak saihesteko. Gainera, egurra bakarrik erabili behar da, eta ez da ez plastikorik, ez pneumatikorik ez esprairik jaurti behar sutara.

Erredurarik ez izateko, garren gainetik jauzirik ez egiteko ere aholkatu dute, are gutxiago alkohola kontsumitu bada.

Bukatzeko, festa amaitu ostean, sua guztiz itzali dela ziurtatu behar da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste arraroak Bilbo Donostiako azken albisteak Iruñea Getxo Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Muskiz argazkiak Gasteiz albisteak Leioa Gaurko azken orduko albistea Arrigunaga hondartza aisiarako aukerak