Gizartea -

Trafikoa

Uharteko ziklomotor-gidari bat hil da zirkulazio-istripu batean

Foruzaingoaren arabera, biktima 49 urteko gizonezko bat da, eta ikerketa abiatu dute ezbeharra zerk eragin duen argitzeko.

Istripua Taxoaren. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Istripua Taxoaren. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Uharteko motor-gidari bat hil da Taxoaren, zirkulazio-istripu batean

0:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziklomotor-gidari bat hilda aurkitu dute gaur PA-30 errepidean, Taxoaren (Nafarroa), antza denez ibilgailu batek jota izandako istripu baten ondorioz, Foruzaingoaren arabera.

Biktima 49 urteko uhartearra da (J.C.R.E.) da, eta 04:36an aurkitu dute haren gorpua, errepidean, Noaingo noranzkoan.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Dirudienez, beste ibilgailu batek jo du; izan ere, aleroi baten arrastoak aurkitu dituzte ezbeharra izan den lekuan, eta ziklomotorrak kalteak ditu atzeko aldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Iruñeko albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa Uharte albisteak