Gizartea -

Abisua

Arga ibaira salto egitearen arriskuaz ohartarazi du Iruñeko Udaltzaingoak

Beroa egiten hasi denetik, hiritarren hainbat abisu jaso dituztela azaldu dute udaltzainek, hainbat adin txikiko uretara salto egiten ari zirela ohartarazteko.

Arga Ibaia. EFE
Arga Ibaia. EFE
Arga Ibaia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak ohartarazi duenez, "oso arriskutsua" da Arga ibaira zubietatik eta pasabideetatik salto egitea.

Beroa egiten hasi denetik, hiritarren hainbat abisu jaso dituztela azaldu dute udaltzainek, zenbait adin txikiko uretara salto egiten ari zirela ohartarazteko.

Ibaiak emari txikia duela azaldu du Udaltzaingoak, eta, beraz, oso arriskutsua dela, hondoan harriak eta harkaitzak daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gizartea bideoak Albisteak