Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati ukituak egitea egotzita

Erasoa igande goizean gertatu zen, 07:30 aldera, Alaba Jeneralaren kalean, hiriburuaren erdigunean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak emakume bati ukituak egitea egotzita.

Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, erasoa igande goizean gertatu zen, 07:30ean, Alaba Jeneralaren kalean, hiriburuaren erdigunean.

Oinezko batek emakume eta gizon bat ikusi zituen, eta emakumea arriskuan egon zitekeelakoan, Udaltzaingoari deitu zion.

Emakumeak bertaratutako agenteei kontatu zienez, ezagutzen ez zuen gizon batek ukituak egin zizkion.

Udaltzainek handik gutxira atxilotu zuten ustezko erasotzailea, sexu askatasunaren kontrako delitua egotzita.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Araba Gizartea Gasteiz Gaurko azken orduko albistea