Gizartea -

Nafarroa

Taxoareko istripuaren ustezko arduraduna atxilotu dute

Ezbeharraren ondorioz, ziklomotorrean zihoan 49 urteko gizon uhartearra hil da.

Taxoareko istripua. Argazkia: Foruzaingoa
Taxoareko istripua. Argazkia: Foruzaingoa
Taxoareko istripua. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak Itza Zendeako (Nafarroa) 39 urteko gizon bat atxilotu du gaur eguerdian, Taxoaren izandako istripuan ustez honako delitu hauek egitea egotzita: arduragabekeriazko homizidioa eta sorospen-eginbeharra ez betetzea. Ezbeharraren ondorioz, 49 urteko ziklomotor-gidari uhartearra hil da.

Atxilotua Belosoko polizia-etxera joan da, abokatu batekin, istripuan izandako zerikusia azaltzeko, Foruzaingoak esandakoaren arabera.

Atestatuaren arduradunek alkoholemia-kontrola egin eta positibo eman du; droga-kontrola, berriz, negatiboa izan da. Asteazkenean epailearen aurrean deklaratu beharko du, atestatuaren izapideak amaitu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Nafarroa gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak