Gizartea -

Uztailaren 14tik 22ra

Santurtziko jaietan kaleak trafikoari ixtea aztergai, erasoak saihesteko

Aintzane Urkijo (EAJ) alkateak jakinarazi duenez, Nizako edo Londresko antzeko atentatu jihadistak galarazteko neurria izango litzateke.

Santurtzi. Argazkia: EiTB
Santurtzi. Argazkia: EiTB
Santurtzi. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aintzane Urkijo (EAJ) Santurtziko alkateak jakinarazi duenez, udal teknikariek osatutako segurtasun batzorde bat jaietan kale batzuk trafikoari ixteko aukera aztertzen ari da, Nizan edo Londresen ibilgailuak erabiliz egindako atentatu jihadisten antzekoak galarazteko.

Urkijok Tele7n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Santurtziko karmenak, Bizkaiko ezagunenetakoak, uztailaren 14tik 22ra izango dira, eta teknikariak egoera aztertzen ari dira, "oso gustukoak izango ez diren neurriak" hartu ala ez erabakitzeko. "Zerbait egin beharko da", gaineratu du.

Horien artean, eta "gogaikarria" izan arren, kale batzuk trafikoarentzat ixteko aukera dago, "ibilgailu batekin aberia handiak egin baitaitezke".

"Guztia denon segurtasunagatik", adierazi du, Santurtziko karmenetan leku berean (txosnak, kontzertuakā€¦) "jende asko" biltzen baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi bideoak Bizkaiko albisteak Atentatuak Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa