Gizartea -

Istripua

Ertzaintzaren auto batek turismo bat jo eta hiru lagun zauritu dira, Orion

Bi ertzain eta turismoaren gidaria zauritu dira, eta Gipuzkoa Poliklinikara eraman dituzte.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira Orion, N-634 errepidean, Ertzaintzaren auto batek turismo bat jota, eta Gipuzkoa Poliklinikara eraman dituzte.

Istripua 16:45 aldera gertatu da, Bilboko noranzkoan, Ertzaintzaren ibilgailu batek errepidean zihoan beste bat jo duenean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bi ertzain eta turismoaren gidaria zauritu dira talkaren ondorioz. Gipuzkoa Poliklinikara eraman dituzte guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gipuzkoa Orio argazkiak Gaurko azken orduko albistea