Gizartea -

Sei pertsona zauritu dira Arrontegiko zubian izandako istripu batean

Gainera, auto-ilara luzeak eratu dira A-8 autobidean, Bilborako noranzkoan.

Arrontegiko zubia, 17:00etan
Arrontegiko zubia, 17:00etan
Arrontegiko zubia, 17:00etan

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei ibilgailuk talka egin dute Arrontegiko zubian (Barakaldo), Bilborako noranzkoan, eta, ondorioz, sei pertsona arin zauritu dira eta auto-ilara luzeak eratu dira A-8 autobidean.

Trafiko Zuzendaritzatik zehaztu dutenez, istripua 14:55ean jazo da, N-637 errepidean. Ordu horretan, lau autok, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute.

Horren ondorioz, ibilgailuotan zihoazen sei pertsonak zauriak egin dituzte, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Istripuaren ostean, ibilgailuak bidean geratu dira, lau erreietako bi okupatuta. Horregatik, auto-ilara luzeak eratu dira, A-8 autobideraino.

Ibilgailuak 16:30ean kendu dituzte, baina 17:00etan oraindik ere itogune handiak zeuden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Bilbo berriak Erandio argazkiak Bizkaia Barakaldo EAE albisteak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur