Gizartea -

Matxura

Gasteizko tranbia geldi egon da sare elektrikoan izandako matxurarengatik

Ordu bat inguru iraun du matxurak eta tranbiaren sare osoari eragin dio.

Gasteizko tranbiaren artxiboko irudia. Argazkia: Mikel Arrazola
Gasteizko tranbiaren artxiboko irudia. Argazkia: Mikel Arrazola
Gasteizko tranbiaren artxiboko irudia. Argazkia: Mikel Arrazola

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko tranbia geldi egon da gaur goizean sare elektrikoan izan den matxura batengatik. Ordu bat inguru iraun du matxurak eta tranbiaren sare osoari eragin dio.

Goizeko 11:30ean izan da matxura. Tranbiaren konboi bateko material batek sare elektriko osoaren erorketa eragin du, Euskotrenek jakitera eman duenez.

Teknikariek arazoa aurkitu dutenean, matxuratutako unitatea jaso dute eta tranbia martxan jarri dute berriz ere. Hala ere, hainbat atzerapen izaten ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz berriak Albisteak Trenak Bizkaian Gasteizko tranbia azken ordukoa