Gizartea -

Isurketa Zadorra ibaian

Araztegian izandako akats batek eragin zuen Zadorrako isurketa Agurainen

Ponpaketan hutsegitea izan zen eta horren ondorioz izan ziren isurketak maiatzaren 5ean, 6an eta 7an. Bi egun igaro arte ez zuten akatsa antzeman.

Zadorra ibaian izandako isurketa. Argazkia: EITB
Zadorra ibaian izandako isurketa. Argazkia: EITB
Zadorra ibaian izandako isurketa. Argazkia: EITB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uraren Euskal Agentziak (URA) maiatzaren 5ean, 6an eta 7an Zadorran ibaian, Agurainen, izan ziren isurketen gaineko ikerketaren emaitzak ezagutarazi ditu gaur.

Isurketak ponpaketan izan zen akats baten ondorioz eman ziren. "Instalazioaren titularrak ez zuen hutsegite hori atzeman gutxi gorabehera bi egun igaro arte, eta ez zitzaion administrazio hidraulikoari jakinarazi isurketa baimenean ezarritako azkartasunarekin", azaldu du ohar baten bidez.

"Ponpaketaren hutsegiteak kutsadura karga altuan zuen tratatu gabeko isurketa sortu zuen, aurretik araztegira bideratzeko beharrezko urratsa igaro gabea", erantsi du.

Gertakari horrek baimenaren hainbat baldintza urratu zituela ere badio Uraren Euskal Agentziak, tartean "kutsadura mugak gainditzea, instalazioen kontrolerako elementu falta edota larrialdi egoeran nola jardun behar den azaltzen duen atalean ezarritakoa".

"Isurketaren erasana larriagotu egin zen udal-kolektorera bideratutako isurketen kontrol faltarengatik", adierazi du.

Horrez gain, URAk jakinarazi du kolektorera isurtzen duten industriek ez dutela HUAren titularraren kontrolik "eta, ondorioz, araztu dezakeena baino kutsadura karga handiagoa jasotzen du".

Hori dela eta, bost aldiz eskatu dio Aguraingo Udalari kolektorera isurtzen dena kontrolatu dezan.

Era berean, enpresa bati zuzenean eskatu dio isurketei buruzko udal-ordenantza bete dezala.

Bestalde, URAk zehaztu du hiru zehaztapen-espediente eta zigor-espediente bat ireki dituela baimen gabeko isurketak egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Albisteak Gaur Agurain bideoak Albisteak Euskadiko kutsadura