Gizartea -

Istripua Nafarroan

Sunbillako emakume bat hil da Anuen izandako istripu batean

Ibilgailua errepidetik atera da eta hesia jo du. Alabaina, Foruzaingoak uste du arrazoi naturalak tarteko hil dela emakumea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da gaur eguerdian Anuen (Nafarroa) izandako istripu batean. Emakumeak 67 urte zituen eta Sunbillako bizilaguna zen.

Ezbeharra 12:45 inguruan gertatu da, N-121-A errepidean. Gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera da eta hesia jo du.

Hala ere, Foruzaingoak uste du arrazoi naturalak tarteko hil dela. Autopsiak argituko du hipotesi hori.

Istripuaren tokira suhiltzaileak, Foruzaingoa eta atestatuak egiteko brigada bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Nafarroako albisteak Gizartea Albisteak