Gizartea -

ISTRIPUA

Bi txirrindulari zauritu dira Iurretan, auto batek harrapatuta

Autoaren gidariak positibo eman du droga probetan. Bi txirrindulariak Basauriko bizilagunak dira.

Heridos dos ciclistas tras ser arrollados por un turismo en Iurreta

1:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

63 eta 75 urteko bi txirrindulari zauritu dira gaur goizean Iurretan, auto batek harrapatuta, Segurtasun sailak jakitera eman duenez. Ibilgailuaren gidariak positibo eman du droga probetan.

09:40 inguruan izan da ezbeharra, N-634 errepidean, Dacia Dokker ibilgailu batek bi txirrindulari harrapatu dituenean.

Bi zaurituak Basaurikoak dira, eta Galdakaoko Erietxera eraman dituzte. Horietako bat larri dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea albisteak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea