Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita

Bien arteko tirabira baten ostean, neska bainugelan ezkutatu zen. Geroago, gizonak ezustean harrapatu zuen eta sexu abusua egiten saiatu zen berriro ere.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko gizon bat atxilotu dute Santurtzin (Bizkaia), emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ostegunean izan zen eraso saiakera, 11:50ean, alokatutako etxebizitza batean.

Gizonak eta emakumeak etxe horretako logela bana alokatu zuten, eta horietako batean egin zion aurreneko eraso saiakera gizonak emakumeari. Bien arteko tirabira baten ostean, emakumea bainugelan ezkutatu zen.

Minutu batzuk igaro ostean, erasotzaileak alde egin zuela pentsatu, eta bertatik irtetea erabaki zuen. Alabaina, gizonak ezustean harrapatu zuen, eta berriro saiatu zen sexu abusua egiten.

Biharamunean, gertatutakoaren berri eman eta Ertzaintzaren aurrean gizonaren kontrako salaketa jarri zuen emakumeak.  Ertzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Santurtzi bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Gaurko azken ordukoa