Gizartea -

Fandiño

Ivan Fandiño toreatzaile bizkaitarra hil da, zezenak adarkatuta

Zezen plazan estropezu egin ondoren lurrera erori da, eta zezenak eskuineko sahietsaldean adarra sartu dio.

Fandiño, ETB2ko 'Iñaki & Cia' saioan. Artxiboko argazkia.
Fandiño, ETB2ko 'Iñaki & Cia' saioan. Artxiboko argazkia.
Fandiño, ETB2ko 'Iñaki & Cia' saioan. Artxiboko argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ivan Fandiño toreatzaile bizkaitarra hil da larunbat honetan, Frantziako Aire Sur L’Adour hirian. Zezen batek eragindako zauri larrien ondorioz hil da Urduñan jaiotako toreatzailea, 36 urterekin.

Zezen plazan estropezu egin ondoren lurrera erori da, eta zezenak eskuineko sahietsaldean egin dio zauri larria.

Mont de Marsan hiriko Ospitalera eraman dute,  baina medikuek Fandiñoren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

2014ko uztailean, Iñaki Lopez kazetariak aurkeztutako ETB2ko 'Iñaki & Cia' saioan parte hartu zuen, eta bere bi zaletasunen inguruan hitz egin zuen: zezenketak eta pilota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Gizartea albisteak Albisteak Urduña