Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat atxilotu dute Getxon beste bat itotzen saiatzen ari zela

Ibagaine kalean jazo da erasoa, bart. 27 urteko gizona beste bat itotzen saiatu da soka batekin.

EiTB.EUs

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gizon bat atxilotu du bart Ertzaintzak, beste bat soka batekin itotzen saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Iturri horien arabera, 22:30 aldera, Ibaigane kalean borroka bat gertatzen ari zela jakinarazi diote Ertzaintzari. Ingurutik errondan zebilen patruila bat bertaratu da, eta gizon bat beste bat itotzen saiatzen ari zela ikusi dute.

Berehala esku hartu dute agenteek, eta ordurako arnasa hartzeko arazoak zituen biktima artatu. Ondoren, anbulantzia batek ospitalera eraman du.

Ertzaintzak atxilotu egin du erasoaren ustezko egilea, eta hilketa saiakera ez ezik, lapurreta delitua ere leporatu dio, biktimaren sakelakoa ostu baitu. Datozen orduotan jarriko dute atxilotua epailearen esku, beharrezko izapideak bukatutakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Albisteak