Gizartea -

Immigrazioaren drama

126 migratzaile hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta

Ontzia Libiatik abiatu zen osteguan, eta 130 pertsona zeramatzan. Lau bizirik daude.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 126 migratzaile hil da asteburuan Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta, bizirautea lortu duten lau pertsonak Migrazioen Nazioarteko Erakundeari (IOF) ohartarazi diotenez.

Flavio di Giacomo IOFko bozeramaileak azaldu duenez, ontzian zihoazen lau pertsona (Nigeriakoak eta Sudangoak dira) bizirik daude, eta gaur iritsi dira Palermoko (Italia) portura. Shock egoeran daude.

Lau migratzaile horien esanetan, ontzia Libiatik abiatu zen ostegunean, eta 130 pertsona zeramatzan. Zenbait orduz nabigatu eta gero, Libiako pirata batzuek motorra ostu zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Migrazioaren albisteak Zer ari da gertatzen Europan? Albisteak Italia Mediterraneo itsasoa Itotzeak itsasoan