Gizartea -

Homizidioa

Emakume bati 14 urteko zigorra jarri diote senarra hiltzeagatik, Bilbon

Epaitegiak frogatutzat eman du emakumeak bikotekidea sastatu zuela etxean eztabaidatu ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 14 urteko espetxe-zigorra jarri dio emakume bati homizidioa leporatuta senarra sastatuta hiltzeagatik. 2014an Bilboko etxebizitza batean izan zen hilketa, bikotearen eztabaida baten ostean.

Bizkaiko Auzitegiak gaur publiko egin duen ebazpenean agertzen denez, emakumeak 12.000 euroko kalte-ordaina ere ordaindu beharko dio biktimaren anaiari.

Auzitegiaren ustez frogatu egin da herri-epaimahaiak emandako ebazpena, hau da, 2014ko abenduaren 14an akusatua biktimarekin partekatzen zuen etxebizitzara joan zela beste pertsona batekin.

Emakumea eta bikotekidea eztabaidatzen hasi ziren, eta akusatuaren lagunak ospa egin zuen etxetik biktimak eskatu ostean.

01:50 aldera, etxeko logela nagusian, emakumeak sastada eman zion gizonari, eta Basurtuko Ospitalera bizirik eraman bazuten ere, bertan hil zen 40 urteko gizonezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak azken ordukoa Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa