Gizartea -

Azkuna Zentroa

'Gernika'k itxi ditu Bilbo hartu zuteneko 80. urteurrenaren ekitaldiak

Gerra Zibila EAEra iritsi zela eta Bilbo hartu zutela oroitzeko azken ekitaldia kontzertu bat izan da, txistulariak, banda, koroak, txalaparta eta bertsolariak barne hartzen zituena.

Azkuna Zentroa. Argazkia: Victor Guerra
Azkuna Zentroa. Argazkia: Victor Guerra
Azkuna Zentroa. Argazkia: Victor Guerra

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak EAEn Gerra Zibila hasi zela eta Bilbo hartu zutela 80 urte bete direla oroitzeko ekitaldietako azkena egin du gaur Azkuna Zentroan, 'Gernika' izeneko kontzertua.

Bilboko Udal Musika Bandak, Txistulari Bandak, Bilbo Musikako hiru korok, txalapartariek eta bertsolariek osatutako emanaldia izan da.

Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak azpimarratu du "gerraren basakeria pairatu zuen biztanleria zibila omentzeko" ekitaldia izan dela. "Gainera, Bilbo hartu zutela 80 bete dira, eta 20:00etan izan da kontzertua, orduantxe hartu baitzuten", azaldu du.

Gainera, ekitaldian ahalik eta herritar gehienek parte har zezaten, kontzertua "irekia eta doakoa" izan da.

'Gernika' izeneko ikuskizunak 1937an izandako bonbardaketak gogoratzen ditu. "Egun honetarako egindako kontzertu bat da, nahiz eta lanak, aldaketaren batekin, 'Bidaia Gernikara' kontzertuan entzun ahal izan ziren, Bilboko Udal Musika Bandak urtarrilean Euskaldunan emandako kontzertuan", gaineratu du Alonsok.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru zuen ordezkaritza batek parte hartu du ekitaldian, Bilboko kulturako eta gizarteko hainbat pertsona ezagunekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gizartea Albisteak Gaur