Gizartea -

Sutea Oiartzunen

Itzali dute Oiartzungo surf taula enpresa batean piztutako sutea

Suhiltzaileek gau osoa igaro dute lanean eta 07:00ak aldera joan dira bertatik. Zauritutako suhiltzaileetako batek ospitaleratuta jarraitzen du.

Sute handi batek surf taulak egiten dituen enpresa bat suntsitu du Oiartzunen. Argazkia: EFE
Erabat kiskalita geratu da 'Olatu' Pukasen lantegia Oiartzunen

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileak gau osoan aritu dira lanean Pukasentzat surf taulak egiten dituen Oiartzungo Olatu enpresan atzo arratsaldean piztutako sutea itzaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, garrak erabat itzali ostean 07:00ak aldera joan dira suhitzaileak bertatik. Suaren eraginez, kiskalita gelditu da Olatu enpresa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileen esanetan, atzo sei suhiltzaile artatu eta ospitaleratu behar izan zituzten: horietako lau Donostia ospitalera eta beste biak, berriz, Bidasoa ospitalera.

Sei suhiltzaile horietako batek ospitalean jarraitzen du. Horiez gain, Olatu enpresako langile bat artatu behar izan zuten kea arnasteagatik.

SUHILTZAILEAK OIARTZUN SUTEA EFE

Suhiltzaileak gau osoan aritu dira lanean. Argazkia: EFE

17:00ak aldera piztu zen sua Olatu enpresak Ugaldetxo industriaguneko Olagarai kalean duen pabiloi batean, eta lau suhiltzaile parketako langileak bertaratu ziren sua itzaltzera (Donostia, Bidasoa, Zarautz eta Legazpi). Halaber, ertzainak, udaltzainak, larrialdi zerbitzuetako langile bat eta osasun langileak ere lanean aritu ziren.

Suak erabat kiskali zuen pabiloia, eta garren tamaina zela eta, jendez hustu zituzten inguruko eraikin batzuk, eta GI-2132 errepidea itxi behar izan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak argazkiak Oiartzun albisteak Albisteak